XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txiki - Ta nola dijoa, ba?.

Sabio - Gozoa janaria Txiki - Eta edaria? Makro - Are ta obia. (Danok abesten dute).

Ez da pilosoporik, ez teologorik
arduari neurria artuko dionik
gizon aundiak ere ikusi ditut nik,
bere moskorra ezin diximulaturik.

Txiki - Adiskidea! Jaun - Zer diagu?.

Txiki - Ona emen Pertxeta! Aingeruak bezin arin dantzan egiten dun jostuna.

Jaun - Polita benetan laguna.

Txiki - Au, berriz, Zuburu`ko Kaxi. Deabrutxoa, gona ta guzi. Artu-emanetan asi.

Arbelaiz - Pozak txoratzen gaiñera!.

Txiki - Oraingo au, Mikela arrai saltzaillea.

Makros - Pulchra et satis pinguis, obeto esan, ederra ta guria, ikusi ba det ikusi, ezin saiestu begia.

Sabio - Berriketak utzi ta guazen dantzara.

Xagit - Txomin! Jo zak tronpeta; Pello! Nun dek konketa?.

Makros - Ni oraindik lanean ari nauk.

- Utzi nazazue gozopil eta edari auen artean.

- Au utzi ta ezin joango gaituk beintzat; ez, ez! non possumus.

Basurdi - Emendik aldegin guk?.

- Ez al gatxeudek, ba, Easo`ko tabernarik onenean, tabernako txokorik goxoenean, eta onelako aukera aurrean?.

- Aukera maukera, nik beintzat bertan goxo egingo diat.

Sabio - Aizak, aizak! Sorites apaindutako silogismu orrek, neu ere etsi arazi natxiak.